Saninazioek aurrera jarraitzen dute, eta gaur, uztailak 31, jende ugari bildu da herriko kaleetan zehar San Inazio egunaren bueltan. Eguerdi partean hainbat ekitaldi izan dira herrian, eta jendetsuak izan dira horiek guztiak. Alde batetik, Badaiotz sokatira elkartekoen eskutik herri kirol erakustaldia izan da plazan, eta hainbat emakumek eta gizonek askotariko probak egin dituzte plazan. Horrez gain, herriko hainbat haur eta gaztetxo erakarri ditu Donejakue kalean egin duten entzierro txikiak. Zezen Beltzek antolatu du saioa, eta Lopene ganadutegiko zezen txikiak izan dira Donejakueko plazatxoan. Musikazaleentzat ere ekitaldi berezia izan da, Udal Musika Bandak kontzertua eskaini baitu Sanagustin kulturgunean.
Arratsaldean jarraituko du festak, eta honakoa da gaurko egitaraua:
15:00. Txomingero bazkaria. Ondoren, Txomingeroen kalejira.
17:30. Nire bizitza, zure dibertsioaren truke? zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plazaren aurrean, Oinatz elkarte animalistak deituta.
18.00. Zezen txikiekin jolasak Done Jakue kalean, Zezen Beltzek antolatuta.
18:30. Zezenketa, zezen plazan. Antonio Ferrera, Juan Leal eta Joaquin Galdos toreatzaileek Murteira Grave ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte.
18:30. Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia, plazan.
19:00. Oria txaranga, Landeta auzotik abiattua.
20:00. Elektrotxufla, Alde Zaharrean.
22:00. Ithaka taldearen kontzertua, txosnagunean.
22:00. Amak taldearen kontzertua, Olazko Andre Mariaren plazan.
22:30. Eskuzko pilota partidak, Izarraitz pilotalekuan.
23:00. Su festa, Pirotecnia Caballerren eskutik, Izarraizko Atea parkean.
23:30. Los Chicos del Maiz taldearen kontzertua plazan.
00:30. Ezpalak eta Ukabil taldeen kontzertuak txosnagunean.