Uztailaren 30az geroztik, Euskal Herriko hainbat herri zeharkatzen ari da euskal selekzioaren aldeko 20. mendi martxa, eta ostiralean igaroko da Azpeititik. Hain zuzen ere, 09:15 aldean iritsiko dira parte hartzaileak herrira, eta Sanagustin kulturgunean gosalduko dute horiek. Gainera, Azpeitiko Udalak oroigarria emango die martxaren sustatzaileei.
Abuztuaren 6an, larunbatez, bukatuko da martxa Getarian (Gipuzkoa), Ajangizetik (Bizkaia) abiatu eta zortzi egunera. Euskal Selekzioaren aldeko lehen mendi martxa 2.000 urtean egin zuten Esait-en babespean, baina zazpi urte dira Esait desagertu zela, eta Gu Ere Bai egitasmoa arduratu da azken edizioez antolaketaz. Martxaren helburua da kirol arlo guztietan Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzea eta nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko duen eskubidea defendatzea.