Udako musika printzak egitasmoaren barruko bigarren emanaldia eskaini zuen uztailaren 15ean The Cheackpeas taldeak Garbitokian. Jazz doinuz jantzi zuten leku historikoa, eta emanaldia osorik grabatu zuen Erlo Telebistak. Honako hau emanaldiaren bideoa da.