Daniel Luque toreatzailea eta Ana Romero ganadutegia nagusi, saninazioetako zezenketetan

Julene Frantzesena 2022ko abu. 6a, 11:24

Daniel Luque Azpeitiko zezen plazan. (Azpeitiko Zezenzale Batzordea)

Faenarik onena, berriz, Morante de la Pueblarena izan zela ebatzi du batzordeak, eta estokada onena, berriz, Alvaro Lorenzok egin zuela. Murteira Grave ganadutegiak, berriz, aipamen berezia jaso du.

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak erabaki du zein izan diren saninazioetako zezenketetan nabarmendu diren toreatzaileak eta zezena. Batzordearen arabera, nagusitasunez nabarmendu da aurtengoan Daniel Luque toreatzailea; San Inazio bigarrenez aritu zen Luque Azpeitiko zezen plazan.

Faenarik onena, berriz, Morante de la Pueblarena izan zela –abuztuaren 1ean aritu zen– ebatzi du batzordeak, eta estokada onena, berriz, Alvaro Lorenzok egindakoa izan zela adierazi du. Bestalde, Ana Romero izan da beste behin zezenketetan aritu diren hiru ganadutegietan onena, Barbaro zezenari –57 zenbakiduna– esker. Gainera, Murteira Grave ganadutegiak aipamen berezia jaso du, Dupla izeneko zezena –sei zenbakiduna– tarteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide