Oier Ibargurenek irabazi du Martirietako Igoera

Julene Frantzesena 2022ko abu. 13a, 09:02

Oier Ibarguren gaurko Martirietako Igoeran.

54 txirrindularik parte hartu dute proban, eta Ibarguren izan da Martirietan kokatutako helmugara iristen aurrena. 3,7 kilometroko ibilbidea egiteko 11 minutu eta 41 segundo behar izan ditu.

Oier Ibarguren txirrindulari azpeitiarrak irabazi du gaur Azkoitian jokatu den Martirietako Igoera. Orotara, 55 txirrindularik parte hartu dute proban, eta Ibarguren izan da Martirietan kokatutako helmugara iristen aurrena. Azkoitiko plazatik abiatuta, 3,7 kilometroko ibilbidea gauzatu dute kirolariek, eta azpeitiarrak 11 minutu eta 41 segundo behar izan ditu lasterketa bukatzeko.

Honako lotura honetan ikus daitezke igoerako irudiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide