Bukatu dituzte Salbe auzuneko 34 eta 40 etxe atarien artean ur hornidura sarea hobetzeko lanak. Azpeitiko Udalak Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin duen hitzarmena tarteko egin dira lanok, eta zehazki, eremu horretan ur hornidurarako 184 metro hodi berritu dira. Uztailean egin dituzte obrak, eta besteren artean, jarraipenik ez zuten hornidua sareen adarretako hoditeriak ere berritu dituzte, baita 36 eta 40 etxe atarien hartuneak ere. Lanek 56.536 euroko aurrekontua izan dute.