Udal Liburutegia zabalik da berriro ere

Julene Frantzesena 2022ko abu. 17a, 07:00

Liburutegiaren kanpoaldea.

Abuztua bukatu bitartean, astegunetan egongo da zabalik, hau da, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara. Irailean berreskuratuko du ohiko ordutegia Enparan dorretxean kokatuta dagoen liburutegiak.

Abuztuko lehen hamabostaldian itxita izan da Enparan dorretxean kokatuta dagoen Udal Liburutegia, baina atzoz geroztik, zabalik da berriro ere. Abuztua bukatu bitartean, astegunetan egongo da zabalik, hau da, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.

Irailean itzuliko da ohiko ordutegira liburutegia, eta orduan, zapatuetan ere irekiko dute. Astegunetan 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00eta egongo da zabalik, eta zapatuetan, goizez soilik, 09:00etatik 13:00etara bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide