Hondarrezko eskulturak egin dituzte hainbat haurrek Ekoetxean

Julene Frantzesena 2022ko abu. 21a, 17:31

Haur batzuk olagarro baten eskultura egiten gaur. (Ekoetxea)

Andoni Bastarrikak gidatuta, hondarrezko eskulturak egiteko parada izan dute hainbat haurrek gaur goizean. Datorren igandean Txoriak txori izeneko saioa eskainiko dute; 8 urtetik gorako umeek txoriak identifikatzen ikasi eta txorien irudiekin koadernoa osatuko dute. Izen-ematea zabalik dago oraindik ere.

Udako oporraldiaren ostean, gaur hasi dira berriro ere Ekoetxeak antolatutako gaztetxoentzako ekintzak. Hain zuzen ere, Andoni Bastarrikak gidatuta, hondarrezko eskulturak egiteko parada izan dute hainbat haurrek. Askotariko irudiak egin dituzte harearekin.

Datorren igandean, berriz, Txoriak txori izeneko saioa eskainiko dute Ekoetxean bertan. Hegaztiak eta narrastiak identifikatzen ikasi eta txorien irudiekin osatutako koadernoa sortuko dute saiora joaten diren 8 urtetik gorako umeek. Tailerra Zorione Mendezek eskainiko du, 11:00etatik 13:00etara bitartean, eta doakoa izango da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 26a izango da, eta interesa dutenek 943-81 24 48 telefono zenbakira deitu edo info.azpeitia@ekoetxea.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide