Arana kaleko 12 eta 17 zenbakidun etxebizitzen arteko gunean obrak hasiko ditu Azpeitiko Udalak, eremu horretako irisgarritasuna hobetzeko. Lan horiek lehiaketa publikora atera zituen erakundeak, eta Art eraikuntza enpresak irabazi du hori. Irisgarritasuna hobetzeko obrak hiru hilabeteko epean egingo dituzte, eta horretarako 130.403 euroko inbertsioa egingo du udalak.
Herri gune desberdinetan irisgarritasun hobea izateko lanean ari da udala, eta Arana kalekoak horien barruko lanak dira.