Haurrei zuzendutako Txoriak txori tailerra antolatu dute datorren iganderako Ekoetxean. Zorione Mendezek zuzenduko duen saioan narrastiak eta txoriak ezagutuko eta landuko dituzte parte hartzaileek, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Tailerrean parte hartzen dutenek, txori baten ilustrazioarekin koaderno bat ere osatuko dute.
Tailerrean parte hartzea doan da, baina abuztuaren 26a, ostirala, baino lehen izena eman behar da Ekoetxean bertan edota 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta.