Ugaitz Kerejetaren oroimenez bigarren hiruko futbol torneoa jokatuko dute zapatuan Garmendipen

Nerea Uranga 2022ko abu. 25a, 11:29

Iaz jokatu zen Ugaitz Kerejetaren oroimenezko lehen torneoko une bat. (Argazkia: Julene Frantzesena)

Hiru talde ariko dira lehian, 10:00etan hasita: Lagun Onak, Reala C eta Beasain. Orain dela bi urte moto istripuz hil zen Ugaitz Kerejeta Lagun Onakeko jokalariaren oroimenezko partidak izango dira zapatukoak.

2020ko abuztuan, gaurko egunez, moto istripuz hil zen Ugaitz Kerejeta Lagun Onakeko jokalariaren oroimenezko bigarren hiruko futbol torneoa antolatu du Lagun Onak futbol klubak larunbaterako. Garmendipe futbol zelaian jokatuko da, eta hiru talde ariko dira lehian, 10:00etan hasita: Lagun Onak, Beasain eta Reala C.

Lehen partida (10:00etan) Lagun Onakek eta Beasainek jokatuko dute; bigarrena (11:00etan), Reala Ck eta Beasainek; eta hirugarrena (12:00etan), Lagun Onakek eta Reala Ck. Partidak 45 minutukoak izango dira.

Iazko abuztuaren 14an jokatu zuten Ugaitz Kerejetaren oroimenezko lehen torneoa Garmendipen. Orduan, Lagun Onakek, Anaitasunak eta Reala Ck parte hartu zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide