Udal Liburutegiak ohiko ordutegia izango du ostegunetik aurrera

Anartz Izagirre 2022ko abuztuaren 29a

Azpetiko Udal Liburutegia kokatuta dagoen Enparan dorretxearen irudia.

Irailarekin batera ohiko ordutegia berreskuratuko du Azpeitiko Udal Liburutegiak, eta goizez zein arratsaldez egongo da zabalik astelehenetik ostiralera. Zapatuetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.

Abuztua eta oporrak amaitzear dira, eta Azpeitiko Udal Liburutegia goizez eta arratsaldez irekiko dute irailaren 1etik aurrera; beraz, ostegunetik aurrera neguko ordutegia izango du. Ohi bezala, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara zabalduko dute liburutegia, eta zapatuetan, 09:00etatik 13:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide