Mirari Uria, 20 urtez azpikoen munduko txapeldun

Andoni Elduaien 2022ko abu. 29a, 11:17

Uria, eskuinetik bigarrena. (Espainiako Emakumezkoen Futbol Federazioa)

Espainiako selekzioarekin irabazi du Realeko futbol jokalari azpeitiarrak 20 urtez azpikoen munduko txapelketa. Japoniaren aurka 3 eta 1 irabazi dute goizaldean. Uriak 30 minutu jokatu zituen finalean.

Mirari Uria futbolari azpeitiarrak 20 urtez azpikoen Munduko Txapelketa irabazi du goizaldean Espainiako selekzioarekin, Japonia 3 eta 1 mendean hartuta. Duela aste batzuk, Europako 19 urtez azpiko txapelketa irabazi zuen Uriak Txekiar Errepublikan, eta goizaldean munduko txapeldun bilakatu da Costa Rican. 

Futbol jokalari azpeitiarrak finala aulkitik hasi badu ere, neurketa amaitzeko ordu erdia falta zenean zelairatu du Uria Pedro Lopez hautatzaileak. Guztira, sei partida jokatu dituzte, eta azpeitiarrak horietako bostetan lehiatzeko aukera izan du. Brasil, Costa Rica eta Australia izan dituzte aurkari multzokako fasean, eta finalera iritsi aurretik, Mexiko menderatu zuten final laurdenetan eta Herbehereak finalerdietan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide