Udako oporraldiaren osteko lehen txangoa prest du Baigera Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunen elkarteak. Irailaren 22an, osteguna, Bilbora joango dira Baigerakoak, egunpasa.
Egun horretan, 08:30ean irtengo dira Azpeititik, San Martin egoitzaren ataritik. Bilbon, Itsasmuseuma bisitatuko dute 11:00etatik aurrera. Bazkaltzeko, berriz, Artxandara igoko dira, Txakoli jatetxera, hain zuzen ere.
Bilboko egunpasan parte hartu nahi dutenek Baigeraren bulegoan eman behar dute izena, 35 euroren truke.