Intza abeslariak kontzertua eskainiko du igandean Sanagustin kulturgunean

Anartz Izagirre 2022ko abu. 30a, 08:45

Intza Unanue abeslaria.

Katapulta Tour zirkuituaren barruan eskainiko du kontzertua oriotarrak, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa eta librea izango da. Ilundu aurretik bere lehen laneko abestiak joko ditu musikariak agertokian.

Intza abeslariak emanaldia eskainiko du datorren igandean, irailak 4, Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasita emango du kontzertua oriotarrak, eta oholtzan, besteak beste, bere lehen laneko abestiak joko ditu. Hain zuzen ere, joan zen azaroan argitaratu zuen musikariak Ilundu aurretik deituriko lehen EP-a, eta bost abestiz osaturik dago. Honako lotura honetan irakur daiteke lan horren harira Iñigo Gaiton kazetariak oriotarrari Urola Kostako Hitza-n egindako elkarrizketa.

Sarrera doakoa eta librea izango da; beraz, edonork izango du kontzertuaz gozatzeko aukera. Katapulta Tour Gipuzkoa 2022 zirkuituaren barruan eskainiko du kontzertua Intzak.

Hona hemen Intzaren abesti bat:

Amaiera baten hasiera - Intza

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide