Igandean, irailaren 11n, itxiko dute estali gabeko igerilekua. Joan zen ekainaren 11n zabaldu zuten gunea, eta ordutik, hainbat eta hainbat herritar igaro da handik. Egunero zabaldu dute, 11:00etatik 20:00etara bitartean. Aurtengoan, gainera, ez da izan azken bi udetan hartutako neurririk igerilekua erabiltzerakoan. Igandean itxita, datorren urtera arte ezingo da erabili igerilekua.