Irailaren 8an hasiko dira Kodaore elkartearen judo eskolak

Mailo Oiarzabal 2022ko ira. 1a, 08:57

Kodaorekoek uztailaren 22an plazan egindako erakustaldiaren irudi bat.

Astearteetan eta ostegunetan izango dira klaseak, judo elkarteak Landetan duen lokalean. Adin tartearen arabera banatuta, hiru multzotan egingo dituzte saioak, bakoitza bere ordutegiarekin.

Irailaren 8an, datorren asteko ostegunean, hasiko da Kodaore judo elkartearen ikasturte berria. Astean bi egunetan emango dituzte judo eskolak Kodaoreren Landetako lokalean, astearteetan eta ostegunetan, hain zuzen ere.

Egun horietan, adinaren eta ordutegiaren arabera banatutako hiru saio eskainiko dituzte han: 5 eta 7 urte artekoentzako klaseak 17:30etik 18:30era izango dira, 8 eta 12 urte artekoentzakoak 18:30eti 19:30era, eta 12 urtetik gorakoen saioak 19:30etik 21:00ra arte egingo dituzte.

Judo eskoletan izena ematea eta horien gaineko informazioa nahi dutenek 625 70 87 85 telefono zenbakira deitu behar dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide