Emakumeen Txokoak ohiko ordutegia izango du gaurtik

Anartz Izagirre 2022ko ira. 1a, 09:39

Emakumeen Txokoa.

Ohi bezala, astelehenetik ostiralera egongo da irekita Emakumeen Txokoa, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Behin udako oporrak amaituta, Emakumeen Txokoak bere ohiko ordutegia berreskuratu du gaur, irailak 1. Ohi bezala, astelehenetik ostiralera egongo da irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Emakumeen Txokoko kideek jakinarazi dutenez, datozen egunetan iragarriko dituzte ikasturte berrian izango diren ikastaroak, ekimenak, hitzaldiak eta gainontzeko zerbitzuak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide