Eman daiteke izena Oñatz tenis klubaren tenis eta padel ikastaroetan

Anartz Izagirre 2022ko ira. 1a, 11:05

Tenis saioak astelehenetik ostiralera izango dira, eta maila zein adin guztietako ikasleentzat eskainiko dituzte; padel ikastaroak, berriz, astearteetan eta ostegunetan izango dira, 10 urtetik gorakoentzat.

Oñatz tenis klubak martxan du 2022-2023 ikasturtea, eta dagoeneko eman daiteke izena irailaren 19an hasi eta ekainaren 23an amaituko den ikasturteko saioetarako. Interesa dutenek honako bi telefono zenbakietako batera deitu beharko dute izena emateko: 606 34 16 08 (Joni) edo 685 76 18 63 (Iñaki).

Alde batetik, tenis ikastaroak eskainiko dituzte, maila zein adin guztietako ikasleentzat. Astelehenetik ostiralera izango dira saio horiek, eta sei maila zehaztu dituzte: Txiki-tenis (5 urtetik aurrera), hastapena, hobekuntza, teknifikazioa, lehiaketa eta nagusiak. Bestetik, padel ikastaroak izango dira astearteetan eta ostegunetan, 10 urtetik aurrerako ikasleentzat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide