Astelehenean izango da datorren asteko azoka bakarra

Mailo Oiarzabal 2022ko ira. 1a, 14:37

Astearteetako azokaren irudi bat.

Asteartea jaieguna denez, bezperara aurreratu dute asteroko hitzordua. Ostirala ere jaieguna izango da, eta berez egun horretan egin ohi den azokarik ez dute egingo datorren astean.

Asteartea eta ostirala, irailaren 6a eta 9a, jaiegunak izango dira datorren astean, eta horrek eragin zuzena izango du Azpeitiko azoken egutegian.

Horrela, azoka bakarra egingo da datorren astean herrian, eta ezohiko egunean izango da bera, astelehenean. Asteartean egin ohi den azoka egun nagusiaren lekuan egingo dute astelehenekoa. Aitzitik, ostiral arratsaldeetan Azoka Plazan egiten den baserritarren azokak ez du ordezko datarik izango; datorren astean ez dute egingo azoka hori.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide