Azpeitiko Kriket Txapelketa jokatuko dute igandean, Goenan

Ane Olaizola 2022ko ira. 1a, 15:10

Aurrenekoz jokatuko dute Azpeitiko Kriket Txapelketa, eta guztira zortzi talde lehiatuko dira.

Kriketak hartuko du Azpeitiko Goena aisialdi guneko zelaia datorren igandean. Izan ere, aurreneko aldiz Azpeitiko Kriket Txapelketa jokatuko dute herrian, eta guztira, Euskal Herriko hainbat txokotako zortzi talde lehiatuko dira, horien artean, Azpeitikoa bertakoa. Hain zuzen ere, Azpeitia, Azkoitia, Gujjar Logroño, Ormaiztegi, Tortosa, Salvatierra Tigers, Gasteiz eta Ayora Qalandar lehiatuko dira. 

Igandean, 08:30ean hasiko da Azpeitiko Kriket Txapelketa, eta zortzi taldeak arratsaldera arte arituko dira nor baino nor. Sariei dagokienez, berriz, sailkapenean aurreneko postuan geratzen den taldeak 2.000 euroko diru-saria eskuratuko du, eta bigarren taldeak, berriz, 1.000 euro irabaziko ditu. Era berean, txapelketako jokalari zein bateatzaile onenentzat ere sariak banatuko dituzte. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide