Jubilatuen eta pentsiodunen plataforma astelehenean itzuliko da plazara

Mailo Oiarzabal 2022ko ira. 2a, 08:51

Joan den uztailaren 4an elkartu ziren azken aldiz plazan pentsio duinak aldarrikatzeko. (Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataforma)

12:00etarako deitu dute plataformakoek, ohi bezala, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea, eta bertan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Udako oporraldiaren etenaren ondoren, eta oporren aurretik iragarri zuten gisan, irailaren 5ean, datorren astelehenean, itzuliko da herriko plazara Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataforma.

12:00etarako deitu dute plataformakoek, ohi bezala, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea, eta bertan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Jubilatuei ez ezik, "pentsiodun eta jubilatu izango diren guztiei" egin diete deia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide