Laura Bastida eta Ekain Uzkudun txapeldun, Zarauzko Binakako Dantza Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 2a, 10:34

Ekain Uzkudun eta Laura Bastida, sariak jasotzen. (Urtzi Oteiza)

Zarauzko Euskal Astearen barruan, Helduen Binakako Dantza Txapelketa jokatu dute bederatzi bikotek, eta azpeitiarrak nagusitu dira lehian.

Zarauzko Euskal Astearen barruan, Helduen Binakako Dantza Txapelketa jokatu zuten atzo –osteguna– arratsaldean Lege Zaharren Enparantzan. Guztira, bederatzi bikotek parte hartu zuten lehian, eta Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek osatutako bikoa izan zen txapelduna. Haiez gain, herriko beste hiru bikotek ere parte hartu zuten saioan: hain zuzen ere, Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak, Alaia Amubietak eta Amets Amubietak nahiz Elaia Elorzak eta German Aranburuk. Ohi bezala, zaletu ugari gerturatu zen plazara dantzarien erakustaldiak ikustera.

Hona hemen sailkapena:

1. Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia)

2. Maren Galvez eta Gorka Granado (Lezo-Sopela)

3. Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara)

4. Nora Aizpuru eta Iker Zabala (Azpeitia)

5. Alaia Amubieta eta Amets Amubieta (Azpeitia)

6. Ane Jaunarena eta Endika Osa (Lezo)

7. Olatz Azkue eta Mattin Etxebeste (Lezo-Oiartzun)

8. Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla (Zestoa)

9. Elaia Elorza eta German Aranburu (Azpeitia)

Hemen ikus daiteke atzoko saioaren bideoa:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide