Realaren omenaldia jaso du Mirari Uriak

Nerea Uranga 2022ko ira. 4a, 09:07

Atzoko Anoetako omenaldian, Mirari Uria eskuinetik aurrena. (Argazkia: Reala)

Espainiako selekzioarekin 20 urtez azpiko munduko futbol txapelketan txapeldunak izan diren Realeko jokalariak omendu ditu futbol klubak; tartean, Mirari Uria azpeitiarra.

Realak eta Atletico Madrilek jokatu zuten atzo arratsaldean Anoetan; bana egin zuten. Futbol partida hasi aurretik, Espainiako selekzioarekin 20 urtez azpiko munduko futbol txapelketa irabazi duten klubeko bost jokalari omendu zituen klubak; Mirari Uria futbolari azpeitiarra, tartean. Ohorezko sakea ere bost jokalarietako batek atera zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide