V. Euskal Pentatloiaren finalaurreko kanporaketa, irudietan

Mailo Oiarzabal

Ikuskizuna, ikusmina eta giro ederra uztartu ziren atzo arratsaldean herriko zezen plazan, gizonezkoen V. Euskal Pentatloiaren finalaurreko kanporaketarekin. Kirolariek zuten guztia eman zuten, eta ikusleek eskertu zuten haien ahalegina.

Gizonezkoen V. Euskal Pentatloiaren finalaurrekoa jokatu zuten atzo hamabi kirolarik Azpeitiko zezen plazan. Beste behin, herri kiroletako bost modalitate batzen dituen lehiak irudi eta une ikusgarriak utzi zituen, ikusleen gozamenerako.

Zezen plazako harmailak ez ziren bete, baina jende dezente batu zen, tartean kirol munduko aurpegi ezagun asko, eta giro ederra sortu zen kirol ikuskizunaren bueltan. Zelai lehengusu bizkaitarren jarraitzaileak izan ziren zaratatsuenak, baina giroa bero izan zen oro har, kirolari guztien jarduna babestuz.

Hurrengo hitzordua irailaren 24an izango dute herri kirol zaleek zezen plazan, pentatloiaren final handiarekin. Atzoko kanporaketa zuzenean ikusi ez zutenek, berriz, gaur gauean izango dute horretarako aukera, 22:00etan, ETB1en.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide