Juniorren eta bigarren urteko kadeteen XL. San Bartolome txirrindularitza saria jokatu zuten atzo Ibarran (Gipuzkoa), eta Lagun Onak txirrindulari elkarteko Atracciones Sanz taldeko Gorka Arrutik irabazi zuen lasterketa.
Bigarren urteko juniorra da Arruti beizamarra eta atzokoa izan zen denboraldiko lehen garaipena beretzat. 77,5 kilometro bete behar izan zituzten txirrindulariek atzo Ibarran. Lasterketa hasi eta berehala osatu zen hamabiko ihesaldian sartu zen Arruti. Altzaga eta Etxezarreta mendateak igo ondoren lasterketaren buruan gelditu zen laukotean zen Beizamakoa, eta helmugara iritsi aurreko aldapan iheskideei aurrea hartuta irabazi zuen lasterketa.