VII. Joxan Arabiotorre Txapelketa irabazi dute Eguzkiñe Peñak, Eneritz Landak eta Naroa Muñozek Gipuzkoako Selekzioarekin

Maialen Etxaniz 2022ko ira. 5a, 10:49

Eneritz Landa, Eguzkiñe Peña eta Naroa Muñoz, larunbatean txapelketa irabazi berritan. (Lagun Onak FT)

Emakumezkoen Gipuzkoako 20 urtez azpiko Selekzioak irabazi zuen Hernanin jokatutako VII. Joxan Arabiotorre txapelketa. Gipuzkoako Selekzioarekin aritu ziren Lagun Onakeko hiru kideak. 

VII. Joxan Arabiotorre txapelketa jokatu zuten zapatuan Hernanin (Gipuzkoa), eta senior mailan Emakumezkoen Gipuzkoako 20 urtez azpiko selekzioa izan zen nagusi. Gipuzkoako Selekzioarekin aritu ziren Lagun Onak futbol taldeko Eguzkiñe Peña entrenatzailea eta Eneritz Landa eta Naroa Muñoz futbolariak. Gipuzkoako Selekzioak Hernaniren aurka jokatu zuen finala, eta 0-1 gailendu zen markagailuan. Reala C sailkatu zen hirugarren eta Osasuna, berriz, laugarren. Lortutako garaipena tarteko, Lagun Onakek klubeko hiru kideak zoriondu zituen sare sozialetan. 

Denera, zortzi taldek parte hartu zuten txapelketan. Infantil mailan, lau taldek parte hartu zuten: Hernani, Añorga, Osasuna eta Eibar. Senior mailan ere lau talde aritu ziren nor baino nor: Hernani, Osasuna, Reala C eta Gipuzkoako Selekzioa.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide