Zurriola hondartzako boleibol txapelketa irabazi dute Leire eta Beltzane Aizpuruk

Ihintza Elustondo 2022ko ira. 7a, 09:00

Leire eta Beltzane Aizpuru boleibol txapelketa jokatzen, Zurriolako hondartzan.

Joan zen larunbatean binakako boleibol txapelketa jokatu zuten Donostiako Zurriola hondartzan, eta Leire eta Beltzane Aizpuru ahizpa azpeitiarrek irabazi zuten lehia, 19 urtez azpikoen kategorian.

Donostiako Zurriola hondartzan binakako boleibol txapelketa jokatu zuten joan zen larunbatean, eta Leire eta Beltzane Aizpuru ahizpa azpeitiarrek irabazi zuten lehia, 19 urtez azpikoen kategorian. Leirek 17 urte ditu, eta Beltzanek 15. Guztira, zazpi partida jokatu behar izan zituzten txapelketan; lehen jardunaldian lautik hiru neurketa irabazi zituzten, eta bigarren jardunaldian, partida guztietan izan ziren nagusi. Horrenbestez, lehen postua eskuratu zuten sailkapenean, eta "oso gustura" dago bikotea. "Ez genuen espero txapelketa irabaztea", adierazi diote hedabide honi bi ahizpek.

Duela urtebete inguru hasi ziren Aizpuru ahizpak boleibolean; lehen Goierri boleibol taldean aritzen ziren, eta orain, Donostiako Fortuna taldeko kide dira. Duela gutxi izan dute Zurriolako txapelketaren berri, eta lehen aldiz lehiatu dira han. Azpeitian ez dago boleibola praktikatzeko ohitura handirik, eta orain arte, Urretxun (Gipuzkoa) egin dituzte entrenamenduak; dena den, aurrerantzean Donostiko taldearekin egingo dituzte lansaioak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide