Viva Belgrado eta Bananas taldeek kontzertua eskainiko dute zapatuan Sanagustinen

Anartz Izagirre 2022ko ira. 7a, 10:17

Viva Belgrado taldea.

22:00etan hasita eskainiko dute kontzertua bi taldeek, eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Kulturazen webgunean, 15,50 euroren truke. Uztarriak kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu, eta irekita dago zozketan parte hartzeko epea.

Bi kontzertu entzuteko aukera izango da zapatuan, irailak 10, Sanagustin kulturgunean. Alde batetik, Viva Belgrado taldea igoko da agertokira. Cordobako (Espainia) taldeak bigarren aldia du denbora laburrean Azpeitian jotzen duena; izan ere, joan zen irailean Bellavista diskoa aurkezten izan ziren andaluziarrak Sanagustinen. Bestetik, Bananas taldea ariko da kulturgunean. Iaz atera zuen taldeak Garun Ta Eztarri deituriko diskoa, eta lan horretako abestiak zein beste hainbat joko ditu boskoteak agertokian. 

Kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko Kulturazen webgunean, 15,50 euroren truke. Gainera, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak. Zozketan parte hartu nahi dutenek bihar, osteguna, 12:00etara arteko epea izango dute, eta honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleen izenak ostegunean jakinaraziko ditu Uztarriak.

Hona hemen bi taldeen bideo bana:

Viva Belgrado - Más Triste Que Shinji Ikari

Bananas - Ulia

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide