Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna da gaur –irailak 7–, eta aldarrikapen horrekin bat eginez, elkarretaratzea egingo dute gaur plazan, 19:00etan hasita. Azpeitian bada Duchenneren giharretako distrofia duen herritar bat –Iren–, eta haren senitartekoek bertara agertzeko deia egin dute. Gorria da Duchenne gaitzaren kolorea, eta beraz, gaurkoan plaza gorriz koloreztatzea da elkarretaratzearen deitzaileen asmoa.
Hona hemen Iren Reyes azpeitiarra gaixotasunaren inguruko nondik norakoak azaltzen ageri den bideoa: