Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek Donostiako eta Lekeitioko dantza txapelketak irabazi dituzte

Andoni Elduaien 2022ko ira. 7a, 10:39

Bastida eta Uzkudun, Lekeitioko txapelketa irabazi ondoren. (Bizkargi eskola)

Joan den astean, Zarauzko Binakako Dantza Txapelketa irabazi zuen bikoteak, eta asteburuan Donostian. Atzo, berriz, Lekeitioko dantza txapelketa irabazi zuten.

Laura Bastida eta Ekain Uzkudun dantzari azpeitiarrak aste gozoa ari dira bizitzen. Joan den astean, Zarauzko Binakako Dantza Txapelketa irabazi zuten, eta txapelketa horren ondoren, Donostian eta Lekeition (Bizkaia) aritu dira. Bi txapelketa horietan ere txapeldun izan dira Bastida eta Uzkudun.

Donostiako Helduen Dantza Suelto Txapelketa joan den igandean jokatu zuten, eta han Lezo, Oiartzun, Bergara eta Azpeitiko zazpi bikotek parte hartu zuten. Bastidak eta Uzkudunek irabazi zuten txapela eta Nora Aizpuru eta Iker Zabala bikote azpeitiarra laugarren sailkatu zen.

Atzo, berriz, Lekeition (Bizkaia) izan ziren lau dantzariak. San Antolin jaietan murgilduta daude han, eta Lekeitioko III. Dantza Sueltoko Txapelketa jokatu zuten arratsaldean. Zazpi bikotek parte hartu zuten lehian —tartean Aizpuru eta Zabala—, eta Bastidak eta Uzkudunek osatutako bikotea izan zen guztietan onena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide