Azpeitiko Baigera jubilatuen elkarteak Zarautz eta Orio arteko mendi irteera antolatu du urriaren 1erako. Gaur, asteazkena, zabaldu dute irteeran parte hartzeko izen-ematea, Baigera elkartean eman beharko da izena, eta zabalik egongo da hilaren 28ra bitartean; parte hartzaileek 12 euro ordaindu beharko dute izen-ematea.
Urriaren 1ean, 09:15ean abiatuko dira jubilatuak Zarautzera, eta bidaia Lurraldebusen lineako autobusean egingo dute. Era berean, Baigerak nabarmendu du hamaiketakoa ere egingo dutela parte hartzaile guztiek elkarrekin. Orioko Zaharren Babeslekua jubilatuen elkartean elkartuko dira otordua egiteko.