Lurrun trenak lau joan-etorri egingo ditu bihartik igandera Burdinbidearen Euskal Museoan

Anartz Izagirre 2022ko ira. 8a, 08:50

Lurrun trenaren irudi bat.

Bihar, ostirala, itzuli bat egingo du lurrun trenak; larunbatean, bi aukera izango dira trenean ibiltzeko, eta igandean, beste aukera bat.

Arantzazuko Amaren Eguna dela eta, bihar, ostirala, jaiegun ofiziala izango da Gipuzkoa osoan; hori dela eta, Burdinbidearen Euskal Museoan lurrun trenak lau joan-etorri egingo ditu bihartik igandera bitartean. Museotik abiatuta, Lasaora egingo du ibilbidea trenak, eta bihar 12:00etan izango da horretarako aukera; larunbatean, berriz, 12:00etan nahiz 17:30ean izango da trenean ibiltzeko aukera, eta, igandean, 12:00etan.

Museoaren irekiera ordutegiaren berri ere eman dute arduradunek. Gaur, osteguna, 10:00etatik 13:00etara nahiz 15:00etatik 18:30era egongo da irekita museoa; bihar, 10:30etik 14:00etara izango da museoa bisitatzeko aukera; larunbatean, bestalde, 10:30etik 14:00etara nahiz 16:00etatik 19:30era zabalduko dute, eta igandean, 10:30etik 14:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide