Irailaren 14an ekingo dio ikasturteari Azpeitiko Karate Elkarteak

Maialen Etxaniz 2022ko ira. 7a, 12:21

Dagoeneko eman daiteke izena karate eskolan. Txikiek zein gazteek asteazkenetan eta ostiraletan izango dituzte saioak, eta helduek, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. 

Ikasturtea hastear da Azpeitiko Karate Elkartea, eta dagoeneko ireki dute karate eskolan parte hartzeko izen-ematea. Irailaren 14an hasiko dira saioekin Azpeitiko Udal Kiroldegian, eta adinaren araberako taldeetan banatuta eskainiko dituzte saioak. Txikiek —5 eta 9 urte bitarteko haurrak— asteazkenetan eta ostiraletan izango dituzte klaseak, 17:30etik 18:30era bitartean; gazteek —10 eta 14 urte bitartekoak— asteazkenetan eta ostiraletan izango dituzte saioak, 18:30etik 19:30era bitartean, eta 14 urtetik gorakoek astelehenetan, asteazkenetan zein ostiraletan, 19:30etik 20:30era bitartean.

Karate eskolan izena eman nahi dutenek 646 76 32 65 telefonora deituta egin dezakete izen-ematea, baita saioetara bertaratuta ere. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide