Irailaren 20tik 22ra eman ahalko da izena Itsasi Euskal Kultur Taldean

Anartz Izagirre 2022ko ira. 8a, 09:27

2014. urtetik aurrerakoei —horiek barne— egongo dira zuzenduta dantza eskolak, eta interesdunek Itsasiren lokalean izango dute izena emateko aukera.

Itsasi Euskal Kultur Taldea ikasturte berria hastear da, eta dantza eskoletan izena eman nahi duten haur eta gaztetxoek irailaren 20an, 21ean eta 22an izango dute horretarako aukera, Itsasiren lokalean (Urola kalea, 6). Egun horietan, 17:30etik 19:00etara egongo da izena emateko aukera, eta 2014. urtean jaiotakoei eta hortik aurrerakoei egongo dira zuzenduta dantza eskolak.

Informazio gehiago behar duenak itsasidantzaeskola@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzi dezake.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide