Astelehenetik irailaren 23ra bitartean eman ahalko da izena liburutegiko Irakurleen Txokoan

Anartz Izagirre 2022ko ira. 8a, 12:00

Iazko Irakurleen Txokoko saio baten irudia. (Azpeitiko Udal Liburutegia)

LH3etik DBH1era bitarteko haurrei zuzenduta dago Irakurleen Txokoa, eta gaztetxoek hilean behin elkarrekin irakurtzeko zein irakurritakoa elkarbanatzeko abagunea izango dute bertan. Irailaren 23ra arte eman ahalko da izena.

Azpeitiko Udal Liburutegiak martxan du berriro ere Irakurleen Txokoa, eta astelehenetik hasi eta irailaren 23ra bitartean egongo da izena emateko aukera. Elkarrekin irakurtzeko zein irakurtzekoa elkarbanatzeko aukera izango dute gaztetxoek txoko horretan, eta hilabetean behin egingo dituzte saioak. LH3tik DBH1era bitarteko haurrek eman ahalko dute izena, eta izena ematen duten herritarren kopuruaren eta adinaren arabera osatuko dituzte taldeak.

Interesdunek hiru modu dituzte izena emateko: liburutegian bertan, 943-15 71 95 telefonora deituta edo 688 81 55 06 telefono zenbakira whatsapp mezu bat bidalita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide