Joseba Irazoki & Lagunak eta Erabatera taldeek kontzertua eskaini behar zuten datorren irailaren 16an, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Orain, ordea, kontzertua datorren azaroaren 25era atzeratu dutela iragarri du Kulturaz kooperatibak. 22:00etan izango da emanaldia, leku berean, eta Erabatera taldea ez da agertokian izango. Momentuz ez dute iragarri talde horren ordezkoa zein izango den.
Aste honetako kontzerturako sarrerak erosita zituztenek dirua itzultzeko eska dezakete hala nahi badute, ekitaldiak@kulturaz.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.