Euskal Herriko Rallysprint Txapelketa irabazi dute Iokin Agirrek eta Arantzazu Aranetak

Anartz Izagirre 2022ko ira. 11a, 16:46

Arantzazu Araneta eta Iokin Agirre.

Atzo, zapatua, jokatu zuten txapelketaren azken proba Aramaion (Araba), eta atzoko proban azpeitiarrak laugarren postuan gelditu baziren ere, sailkapen orokorrean urrea eskuratu dute.

Euskal Herriko Rallysprint Txapelketa irabazi dute Iokin Agirre gidariak eta Arantzazu Araneta kopilotuak Aramaion (Araba). Atzo, zapatua, Aramaiko rallysprinta 21. edizioaizan zen, eta bertan jokatu zen txapelketaren azken proba ere. Agirre eta Araneta laugarren postuan sailkatu ziren atzoko lasterketan, baina sailkapen orokorrean lehen postua erdietsi zuten.

Guztira, lau lasterketatan parte hartu dute azpeitiarrek; horietako lehenengoan 10. postuan amaitu zuten proba, eta hurrengoetan, bigarren, lehen eta laugarren —atzo— postuetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide