Lukiek eta Monte del Oso taldeen kontzertuak izango dira larunbatean –irailak 17–, 22:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Bi taldeek 1990eko hamarkadako doinuak eguneratu eta dantzarazteko estiloan emango dituzte. Lukiek 2015ean Mungian (Bizkaia) sortutako rock alternatibo taldea da, eta bigarren diskoa aurkeztuko du Azpeitian. Monte del Oso, bestalde, duela zortzi urte Iruñean sortutako taldea da, eta punk eta pop doinuak uztartzen dituzte musikariek. Son los demás los que están equivocados diskoa aurkeztuko dute iruindarrek Sanagustin kulturgunean.
Emanaldi horretarako sarrerak dagoeneko salgai daude, lotura honetan.