Rakugoak udal liburutegira itzuliko dira etzi

Mailo Oiarzabal 2022ko ira. 18a, 08:56

Azpeitiko rakugo taldea.

Japoniako ipuin tradizionalak emango dituzte euskaraz beste behin Azpeitiko rakugozaleek. 19:00etan hasiko da saioa.

Aspaldiko partez, rakugoak euskaraz entzuteko aukera izango da etzi, asteartea, Udal Liburutegian. Azpeitiko rakugozaleek emango dituzte, aurrekoetan egin izan duten bezala, euskarara ekarritako Japoniako ipuin tradizionalak. 2020ko hasieran egin zuten azken emanaldia liburutegian, eta koronabirusaren pandemia hasi zenetik han egingo duten lehen emanaldia izango da asteartekoa.

19:00etan hasiko da rakugoen saioa, eta gazte zein helduentzako ekitaldia izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide