Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurtengo Euskaraldia, eta dagoeneko hasi dira euskararen aldeko egitasmoaren bueltako herri batzordeak eratzen herriz herri. Azpeitiko lantaldea osatzeko lehen bilera asteazkenean egingo dute, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Euskaraldiaren aurtengo edizioan "aktiboki" parte hartu nahi duten norbanakoak nahiz herriko saltokietako zein elkarteetako ordezkariak gonbidatu dituzte hitzordura.