Capoeira ikastaroak eskainiko ditu Senzala Euskadi kultur elkarteak Azpeitian

Julene Frantzesena 2022ko ira. 19a, 08:24

2018ko Azpeitia Dantzan egitasmoaren barruan, Senzala elkarteko kide azpeitiarrek eskaini zuten emanaldiko irudia.

Haurrei eta helduei zuzendutako saioak izango dira asteazkenetan, Iraurgi ikastetxearen Etxe Alai auzunean duen eraikinean, hiru ordutan. Izena eman edo informazioa jaso nahi dutenek 625 77 22 95 telefono zenbakira Whatsapp mezua idatz dezakete.

Helduei eta umeei zuzendutako capoeira ikastaroak eskainiko ditu Senzala Euskadi kultur elkarteak Azpeitian. Asteazkenetan izango dira saioak, Iraurgi ikastetxearen Etxe Alai auzunean duen eraikinean, hiru ordutan: 17:30etik 18:15era (umeak), 18:15etik 19:00etara (umeak) eta 19:00etatik 20:00etara (helduak).

Dagoeneko irekita dago ikastaroetan izena emateko epea. Hain zuzen ere, 625 77 22 95 telefono zenbakira Whatsapp mezua idatzita inskribatu ahal izango da. Informazio gehiago behar duenak ere jo dezake telefono zenbaki horretara, baita Senzala Euskadiren Instagram nahiz Facebook kontuetara ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide