Biharko batzarra deitu dute Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek

Julene Frantzesena 2022ko irailaren 20a

Ikasle Abertzaleakek antolatutako iazko Eskola Ibiltariko irudia. (IA)

Ikasturte hasierako batzarra Azpeitian egingo dute, Sindikatu Zaharrean zehazki, 18:00etan hasita.

Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek ekin diote ikasturte berriari, eta biharko, asteazkena, batzarra antolatu dute. Azpeitian egingo dute bilkura, 18:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean. Interesa duen herritar oro gonbidatu dute bilerara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide