Ikasturtea hastearekin batera, bueltan dira Gazteria Saileko zerbitzuak ere. Oraingoz, Gaztelekuaren irekiera data eta ate irekien egunak jakinarazi dituzte. Hain zuzen, urriaren 4an irekiko dute Gaztelekua, eta gazteei zuzendutako ate irekien saioak bihar, hilak 21, hasiko dira.
DBH1 eta DBH2 mailetako gazteei zuzendutako ate irekiak irailaren 21ean, 22an, 23an, 26an eta 27an egingo dituzte, bi txandetan banatuta. DBH1eko ikasleek 17:00etatik 18:15era bitartean bisitatu ahalko dute Gaztelekua, eta DBH2koek 18:15etik 19:30era bitartean.
Izen-ematea eta gurasoen ate irekiak
Gazteek Gaztelekua ikusi eta hura gertutik ezagutu ostean irekiko dute Gaztelekuan izena emateko epea, gurasoei zuzendutako atea irekien saioekin batera. Irailaren 28an, 29an eta 30ean egingo dituzte gurasoei zuzendutako ate irekiak, eta egun horietan egin beharko dute ikasturtean zehar Gaztelekura joan nahi duten nerabeen izen-ematea.
Irailaren 28an eta 30ean 15:00etatik 19:00etara egingo dituzte gurasoei zuzendutako ate irekiak. Hilaren 29an, aldiz, goizez zein arratsaldez: 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara.