Japoniako ipuin tradizionalak, rakugoak, euskaraz entzuteko parada izan zen atzo, asteartea, Udal Liburutegian. Azpeitiko bi rakugozalek –Axen Escaladak eta Arantzazu Maizek, Hiromi Yoshida japoniarra lagun zutela– eskaini zuten saioa, 19:00etan hasita, eta hainbat herritar izan ziren bertan.
Azpeitian badira rakugozale batzuk, eta horiek behin baino gehiagotan egin izan dituzte kontakizunak jendaurrean. Dena den, 2020az geroztik halakorik egin gabe zeuden, koronabirusaren pandemia tarteko. Atzo izan zuten jarduna berrartzeko aukera.