Udal ordezkariek ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur, ostegunarekin. 19:00etan hasita egingo dute bilkura udaletxeko areto nagusian, eta hainbat gai izango dituzte hizpide; besteak beste, Ekindar kooperatibaren plan bereziari behin betiko onarpena ematea eta Urola Aktiboa taldeak 5G hedatzeari buruz aurkeztutako mozioa landuko dituzte.
Honako hau da gaurko bilkurako gai ordena:
1.- Udalbatzak 2022ko ekainaren 6an eta 2022ko uztailaren 1ean egindako aktak onartzea.
2.- Azpeitiko Ekindar kooperatiba elkarteak sustatutako eguzki instalazio fotovoltaiko bat ezartzeko plan bereziari behin betiko onarpena ematea.
3.- Tokiko ekintza jasangarria eta Tokiko 2030 Agenda Euskadin bultzatzeko Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearen berriztapena egitea (alkatetzak 2022ko maiatzaren 5ean emandako ebazpena).
4.- 2022ko udal aurrekontuan kreditu aldaketari onespena ematea.
5.- Alkatetzak 2022ko uztailaren 12an emandako ebazpenaren berri ematea (udal aurrekontuan 2022-KALD-000007-00 zenbakia duen kreditu aldaketa onartzea).
6.- Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zergaren kudeaketa eta bilketarako informazioa partekatzeko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena onartzea.
7.- Borondatezko erretiro aurreratuaren gaineko sariak bertan behera uztea.
8.- Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketa: Azpeitiko herrian beharrezkoak diren Gizarte Zerbitzuak bideratzeko helburu duen laguntza zuzena ematea.
9.- Azpeitiko Udal Kirol Patronatuan hainbat kirol, harrera eta mantenu zerbitzu kontratatzea:
kontratuaren esleipena.
10.- 2023rako herriko jaieguna berrestea.
11.- Alkatetzak 2022ko otsailean eta martxoan emandako ebazpenen berri ematea.
12.- Teknologia jasangarriaren aldeko Urola Aktiboa-Ekologistak Martxan taldeak 5Gren hedatzearen luzapenari buruz aurkeztu duen mozioa.
13.- Galderak eta erreguak.