Gipuzkoako Atletismo Federazioaren aitortza jaso du Asier Cuevasek

Julene Frantzesena 2022ko ira. 21a, 12:51

Asier Cuevas astelehenean saria jasotzen. (Gipuzkoako Atletismo Federazioa)

2018tik absolutuen mailan nazioartean aritu diren atletek jaso zuten oroigarria astelehenean Tolosan, tartean Cuevasek.

Lau urteko etenaren ostean, Gipuzkoako atletismoaren gala egin zuten astelehenean Tolosan, hango futbol taldearen ehungarren urtemuga baliatuta, eta besteren artean, Asier Cuevas korrikalariak aitortza jaso zuen. Hain zuzen ere, 2018tik absolutuen mailan nazioartean aritu diren atletek Gipuzkoako Atletismo Federazioaren eskutik jaso zuten oroigarria, tartean Cuevasek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide