Epilako Uztai Txapelketa irabazi du Xabier Iturraldek

Ihintza Elustondo 2022ko ira. 23a, 08:00

Xabier Iturralde, Epilako Uztai Txapelketan. (Raul Martin)

Ander Lizarralde bikote zuela lehiatu zen azpeitiarra Zaragozako Epila herrian (Espainia), eta beste garaipen bat poltsikoratu zuten.

Xabier Iturralde errekortariak beste sari bat poltsikoratu du: hain zuzen ere, joan zen asteburuan Zaragozako Epila herrian (Espainia) jokatutako uztai txapelketan nagusitu zen. Beste behin, Ander Lizarralde bikote zuela lehiatu zen azpeitiarra, eta Oscoz anaien ganadutegiko behiekin atera ziren plazara.

Epilako saioan, behien adarretan bost uztai sartzea lortu zuen bikoteak, baina ez zuten zuzenean garaipenik eskuratu. Izan ere, hiru bikotek emaitza bera lortu zuten; denek bosna uztai sartu zituzten. Berdinketa apurtzeko saioan, Iturraldek eta Lizarraldek lau uztai sartu zituzten, bigarren sailkatuek baino bi gehiago, eta hala lortu zuten garaipena.

Liga amaitzeko, beste hiru saio jokatuko ditu Iturralde-Lizarralde bikoetak. Finala urriaren 9an izango da, Zaragozan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide