Datorren maiatzaren 6an izango da Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren bigarren edizioa

Julene Frantzesena 2022ko ira. 21a, 17:14

Aurtengo Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren hasierako irudia.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako eta Domusa Teknikek babestutako ultra traila aurten baino astebete lehenago egingo dute. Probaren sustatzaileek azaldu dutenez, datozen egunetan emango dituzte izen-ematearen inguruko xehetasunak.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako eta Domusa Teknikek babestutako Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren hurrengo urteko edizioak badu data: maiatzaren 6an, larunbatez, izango da Azpeitian. Beraz, aurten baino astebete lehenago egingo dute datorren urtean –maiatzaren 14an izan zen lasterketaren lehen edizioa–.

Aurtengo edizioak izan zuen arrakasta ikusirik, bigarrenaren antolakuntzari ekin diote sustatzaileek, eta haiek azaldu dutenez, datozen egunetan zehaztuko dute noiz zabalduko dute ultra trailaren bigarren aldirako izena emateko epea.

Honako lotura honetan ikus daiteke Aritz Egeak eta Oihana Azkorbebeitiak joan zen maiatzaren 14an irabazi zuten ultra trailaren lehen edizioko irudiak. Giroko bideoa, berriz, honako lotura honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide