Rouge Elea taldeak kale ikuskizuna eskainiko du igandean Frontoi Txiki ondoan

Julene Frantzesena 2022ko urr. 6a, 08:13

Rouge Elea taldeko kideak.

Hemen gaude dena ongi! izenburupean, zirkua, dantza, musika eta hitza uztartuko dituzte taldeko kideek 45 minutuko ikuskizunean. 18:00etan hasiko da saioa.

Rouge Elea antzerki taldeak kale ikuskizuna eskainiko du igandean, Frontoi Txikiaren ondoan –euria egiten badu, frontoian bertan izango da–. Aurrez bertan behera gelditu zen emanaldia, eta orain jakinarazi dute data berria. Hemen gaude dena ongi! izenburupean, zirkua, dantza, musika eta hitza uztartuko dituzte taldeko kideek 45 minutuko ikuskizunean. 18:00etan hasiko da saioa, eta doakoa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide